Nekazaritzako lantegia instalatzeko eta kudeatzeko lanak antolatzen du, eta, horretarako, ustiategia mantentzeko eta konpontzeko lanen beharrak aztertzen ditu.

Oinarrizko mekanizazio-eragiketak eta soldadura-eragiketak gainbegiratu eta egiten ditu, eta, horretarako, teknikak aztertzen ditu eta azken produktuaren kalitatea egiaztatzen du.

Nekazaritzako eta basogintzako eta lorezaintzako makineriaren eta tresneriaren funtzionamendua kontrolatzen du, eta, horretarako, erabiltzeko eskuliburuak eta planak aztertzen ditu.

Instalazioen funtzionamendua eta mantentze-lanak programatzen ditu, eta, horretarako, haien ezaugarriak aztertu eta haiek erabiltzeko eskuliburuak eta planak interpretatzen ditu.

Instalazioen, makineriaren eta tresneriaren matxurak ebaluatzen ditu eta haiek konpontzeko eta doitzeko lanak gainbegiratzen ditu, eta, horretarako, haien irispidea, esku-hartzeen kostua eta egindako lanak aztertzen ditu.

Makineria eta tresneria mantentzeko lanak programatu eta gainbegiratzen ditu, eta,

horretarako, haien zehaztapen teknikoak eta ustiategiaren produkzio-helburuak aztertzen ditu.

Makineria, tresneria eta instalazioak erosteko, ordezteko edo baztertzeko planak prestatzen ditu, eta, horretarako, irizpide teknikoak eta ekonomikoak eta ustiategiaren produkzio-plana aztertzen ditu.

Arriskuen prebentziorako, norberaren segurtasunerako eta ingurumen-babeserako neurriak aplikatzen ditu, eta, horretarako, lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak baloratzen ditu.